XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ordu t'erdi bat izan nintzen itsas-hegiko eserleku batetan eserita.

Eta transistorrik gabe egon al zinen?

Bai horixe. Ez zait atsegin transistorrik kanpora eramatea.

Pozten naiz.

Neuk ere ezin ditut jasan mendi, baratze eta ondartzetara soinugailurik daramaten gizakume horik.

Barnean somatzen duten hutsa (eta somatzen badute gaitz erdi) kanpoko musikaz bete nahi dute apika.

Beno, barka, esan zion Mutilari buru-keinuz, zure erastea ebaki dizugu. Jarrai.

Mutilak ankak gurutzetu zituen eta ongi ikasitako ikasgaia bezala aisa esan zuen: Bostak aldean, hortxe hortxe, zu etxera itzuli zinen, ez ama?

Bai, ni zu siesta egiteko oheratu eta Itziar kanpora irten eta gero Eritegi Probintzialera joan nintzen neure ezagun bat ikustera.

Seiak laurden gutxitan edo ziren.

Telefonoak jo eta zeuk ama egin zenion kasu.

Iker osaba zen Lorategitik mintzo: amona ito egin zela.

Antomobila hartu eta ama eta biok hara ginen.

Heldu ginenean Don Jazinto amonaren gorputza gela batetan aztertzen ari zen.

Osabak gorputza nola aurkitu zuen azaldu zigun.

Hara heldu zinenean ez al zenuen Lorategiko aldamenetan gauza nabarmenik ikusi? galdetu zion detektibeak berriz ere, lehenago erantzun zuzenik eman ez ziola ikusita.

Ez, ezer ez.

Laster beste bi gizon etorri ziren eta Don Jazintorekin batera gorputza ikusi zuten; horik ere sendagileak zirela gero jakin genuen.

Eta zuk, andere, argia eman diezagukeen zehaztasunik ikusi al zenuen? Ez al zen Lorategin zu harritu zintuen ezer?

Ez. Hots, egia esan, orduan neure buruari galdetu egin nion, amona ito egin bazen, zergatik ez zuen gorputza haundituta.

Baina, ur guti irentsi zuela, nonbait, pentsatu nuen gero.